LARUNBATEAN GIPUZKOAKO FINALA!!!

Posted on 2008 May 8 by saskitxu11.
Categories: Sailkatugabeak.

Larunbatean, hau da, Maiatzaren 10ean Gipuzkoako lehen finala dugu (lehen finala esaten dut, bi final jokatzen direlako) Iraurgiren aurka. Lehen finala hemen jokatuko da, Ordiziako Majori Kiroldegian 9:30etan eta bigarren finala aurkarien herriko kiroldegian (ordua oraindik ez da zeaztu). Badakigu gu baina askoz ere hobeagoak direla, baina gure entrenadoreak esan digunez beraiek bakarrik baloiak lapurtzen eta kontratakeak egiten dakizkite, baina guk hori “moztu” egingo diegu, bost bosten aurka jokatzea exigituko diegu. Gu ez goaz irabaztera, gu ondo jolastera, 1,80 m neurtzen dituen jokalariari jolasten ez uztea eta oso inportantea, aurreko partiduan atera zizkiguten puntu diferentzia murriztea. Orain, irabazten baldin eta badugu, askoz ere hobeto baina gehiegi eskatzea izango litzateke. Beraz badakizue, partidua ikusi nahi baduzue Goizeko 9:30etan Ordiziako Majori kiroldegian edota ikusteko aukerarik ez baduzue eta partidua nola joan den jakin nahi baduzue sartu http://www.saskitxu11.jakintzazu.net/era eta bertan ikusiko duzue nola joan den partidua. Eskertuko zaie partidua ikustera doazen denoi, eta blog honetan sartzen zareten guztiori partidu garrantzitsu hau nola joan den ikusteko.A! Eta oraindik ere gaehiago eskertuko da iruzkinen bat edo beste jartzen baduzue. Mila esker guztiori.